Albisteak

 

Ekainaren 26tik uztailaren 28ra.

Izena emateko epea: Maiatzaren 2tik 31ra.

Aurtengo uztailean ere goiz pasa antolatu dugu gure gaztetxoentzat. Ekainaren 26an hasi eta uztailaren 28ra arte iraungo du goiz pasak. Izen emate orria bete behar da, erantsita doakizue informazioa honekin batera. Sinatu dokumentuak aurre aldetik eta atzetik ere bai, bietatik.

12 urtetik 15 urte bitarteko gaztetxoei zuzenduko da, astelehenetik ostiralera, goizeko 9:30etatik eguerdiko 13:30etara. (9:00etatik 9:30etara gaztetxoak utzi eta 13:30etatik 14:00etara jaso). Aurton programazio berezia izango da, berton herrian eta hemendik kanpo ere burutuko dira ekintzak.

Herrian erroldatutako gaztetxoak izango dute lehentasuna, guraso zein beste senideren bat berton herrian erroldatuta dutenen seme-alabak hartuko dira, baina erroldatu gabeentzat ere gordeko dira plazak, aurreko urteetan bezala.

Aukera desberdinak daude, bost asteak ere har daitezke, bakoitzak nahi duenaren arabera. Informazio gehiagorako deitu 94 625 72 04 telefono zenbakira edo pasatu IDATZE ETXEAtik.

 Prezioak (PDF 848KB)