Albisteak

 

Mendatako Udalak Txitxiburduntzi eguna antolatu dau otsailaren 27rako, zapatua. Txingarretan egindako ohiko txorizoez gain aurton taloa egiten ikasteko tailerra aurreikusi da.

Otsailaren 27an, zapatua, Txitxiburduntzi Eguna ospatuko da Mendatan. Umeak, gurasoak, aiton-amonak...denak parte hartzea da ekintza honen helburua.  Gozamenerako egun hau herritar guztiei zuzenduta dago, batez be herriko umeei,  mendatako familien arteko harremanak sendotu eta herriko ohiturak mantentzeko asmoagaz.

Txitxiburduntzia baino lehen, 16:30etan taloa egiten ikasteko tailer praktikoa egingo da. Taloa gero txingarrentan egindako txorizoagaz batera dastatzeko aukera eskeiniz.  Tailera Taberna Barrin egingo da. Parte-hartzaileek zotz luze bat txorizo eraman beharko dabe txingarretan egiteko.  Txorizoak Udalak emango dauz.

"Geure ohiturak kontserbatzeko ezinbestekoa da belaunaldi barriek hauek maitatu eta mantetzen ikastea. Txitxiburduntzi eguna ospatzea, inauteri sasoian ohikoa, herritarren arteko harremanak indartzeko aukera ezinhobea da gainera", nabarmendu dau Mendatako Alkateak, Joseba Malleak.