Albisteak

 

Mendatako Udalak herritarren bizimodua errazagoa egiteko konpromiso sendoa mantentzen dau, udal kudeaketa zabala, hurbila eta errealistagaz. Zentzu honetan, 2016rako ordenantza fiskalak onartu dauz eta 2013 urteko mailan mantenduko dauz izoztuta zenbait udal tasa eta zergak. 

Mendatarron bizi-kalitatea bermatu eta, egungo egoera ekonomikoaren aurrean, erraztasun ekonomikoak eskeintzearen helburuagaz, Mendatako Udalak hirugarren urtez jarraian udal tasa eta zergak ez igotzea erabaki dau, 2013ko maila bardinean izoztuta mantentzeko asmoz.  Zentzu honetan, 2016an zirkulazio zerga,  Ondasun Higiezinen Gaineko zerga (OHG) eta mendietatik zura ateratzearen zerfa, orain hiru urte bezalakoak izango dira. "Mendatan bizitza errazagoa egitea da geure zeregina eta ardura. Geure herritarren gaur eguna eta etorkizunaren alde egiten dogu, hortxe oinarritzen doguz geure udal erabakiak eta eguneroko beharra", nabarmanedu dau Mendatako Alkateak, Joseba Malleak.

Hala ere, Hiri Hondakin Solidoen Bilketa zerbitzuari dagokionez, Udalak indarrean dagoen araudia bete behar dau eta honek erabiltzaileak zerbitzua ordaindu behar dauela adierazten  dau. Hondakinen kudeaketak herritarrei kalitatezko zerbitzua eskeini behar deutse eta kostu bat du honek, ingurumen maila altuenak bermatuz, indarrean dauden araudien eskakizunak eta garapen jasangarriaren irizipideak bete ahal izateko. Kudeaketa kostua apurka-apurka lotzen joateko, Mendatako Udalak urtero igoera txiki bat planteatzen dau, 2016an hilero 1€en ezarriz. Helburua apurke-apurke Udalak hartzen duen zerbitzuaren kostuaren zatia gutxitxea da, igoera zorrotzak egin barik. Izan be, zerbitzu hau hurrengo urteetan % 100ean erabiltzaileak ordaindu behar izango dau. Horrela, 2016an, herritarrek 9,14€ hilean ordainduko dabe Hiri Hondakin Solidoen Bilketa Zerbitzuagatik.