Albisteak

 
Datorren ekainare 8an, Mendatako nagusiek ondo baino hobeto ibiliko dira Mendatako Udalak antolatutako Nafarroara egingo dan irteeran. Egitarauaren barruan Birgara Barren, Larraga eta Gares edo Puente La reina bisitatuko dira eta kontserba lantegi baten bisita gidatua eta dastaketa egingo da be. Izena emoteko epea ekainaren 1an zarratuko da eta prezioa 10€koa da. 

Herriko nagusien irteera ekainaren 8an izango da. Egun horretan goizeko 7:45etan irtengo da taldea Mendatako Elexaldetik. Bidean kafea hartzeko parada egingo dabe Birgara Barrenen. 11:30etan Asenssio Delicatessen kontserba lantegira bisita gidatua egingo dabe, Larragan. Bertan, zainzuriaren kontserba prozesua ezagutu eta Nafarroako baratzeko beste produktu batzuk be dastatuko dabez. Ondoren, Larraga ezagutzeko denbora librea izango dabe eta bazkaria Casa Perico Jatetxean izango da. Arratsaldean, Gares herria (Puente La reina) bisitatuko dabe, bere alde zaharra ezagutuz. Bueltan, Mendatara 21:30etan iritsiko  dira. 

Bakoitzak ordaindu beharrekoa 10€ dira. Izena emoteko ekainaren 1erarte egongo da epea zabalik, astelehenetik  barikura 94 625 47 22 telefonoan eta martitzenetik zapatura 94 625 72 04 telefonoan. 
Urtero antolatzen dogu geure herriko nagusientzako irteera. Eurek gure babesa eta arreta merezi dabelako eta euren aisialdiaz gozatzeko proposamen interesgarriak antolatu behar doguz”, nabarmendu dau Mendatako Alkateak, Joseba Malleak.