Albisteak

 

Mendatako Udalak sukaldaritza tailerra antolatu dau, adin guztietako herritarrak eskatzaren inguruan batzeko. Klaseak Albizko Txokoan emango dira, azaroaren 30ean eta abenduaren 7an eta bertan pintxoak eta janariak brasara zelan prestatu ikasiko da.

Mendatako Udalak hirugarren urtez antolatu dau sukaldaritza tailer arrakastatsua, herritar guztiei zuzenduta. Tailerra barikuetan izango da Albizko Txokoan, azaroak 30ean eta abenduak 7an, arratsaldeko 19:00etan. Helburua da herriko gazte, nagusi, emakume zein gizonezkoak parte hartzea.

Giro ona izango da tailerraren osagai nagusia. Parte-hartzaileek pintxoak zelan egin eta janariak brasara zelan prestatu ikasiko dabe.

Azaroak 30ean pintxoak izango dira protagonistak eta abenduak 7an janaria brasara. Parte-hartzaile bakoitzak bere amantala eraman beharko du. Egun bietarako ordaindu beharrekoa 10 euro izango dira.

Interesatuek datorren domeka, azaroak 18a baino lehen izena eman behar dabe Idatze Etxearen "dendan" ( egueztenetik domekara, 10:00h-14:00h. Tel. 946257204).