Albisteak

 

Mendatako Udalak, herriko Emakume Taldeagaz lankidetzan. beste urte batez antolatu dau Santa Luziako bazkari tradizionala. Egun honetan, Mendatako emakumeak, gazte zein nagusi, batzen dira eta giro ezin hobeaz gozatzen dabe.

Datorren zapatuan, abenduak 15, mendatako emakumeek hitzordua dute San Luzia ospatzeko antolatutako bazkarian.

Helburua da belaunaldi ezberdinetako emakumeak batzea jai-giro ezin hobean, harremanak sendotuz.

Hitzordua 14:30etan izango da Elexaldeko Artape Jatetxean. Apuntatzeko azken eguna abenduak 13a izango da eta izena eman behar da Idatze-Etxean (egueztenik domekara, 10:00h.-14:00h._94 625 72 04).