Albisteak

 

Gabon espirituak, tradizioak eta magiak bat egiten dabe Mendatan. Mendatako Udalak, geure ohiturak bizirik mantentzeko asmoz eta gabon espiritua bizibarritzeko gogoagaz, batez be umeen artean, Gabonetako egitarau berezia antolatu dau.

"Gabonetan txikien ilusioagaz bat egiten dogu. Belaunaldi barriak geure etorkizuna dira eta hauek geure ohiturak ezagutu eta parte hartzea ezinbestekoa da geure kultura bizirik mantentzeko. Zintzotasun, solidaritatea eta eskerona dira nagusi sasoi honetan eta eskerrak emon gura deutsegu geure herritarrei garen Herria garelako eurei esker…adeitsua, aktbikoa, euskalduna, solidarioa eta %100 partehartzailea. Eskerrik asko mendatarrok eta Zorionak guztioi!”, nabarmendu dau Mendatako Alkateak, Joseba Mallea.

Mendatako Gabonetako egitarauak GAUR jarraituko dau, abenduaren 26an, “Amonaren Joxeparen istorioa” ipuin kontalariagaz. Hitzordua, 17:30etan izango  da Elizoste Aretoan. 0 eta 9-10 urte bitarteko neska-mutileei zuzenduta dago espektakulua eta “Patata Tropikalak”  egindako Txontxongilo eta Antzerkiaren arteko fusioa da. Saioa amaitu ostean gozokiak banatuko dira.

Aktibitateek abenduaren 27an izango dabe jarraipena, Bilboko Lasergunera egingo dan irteeragaz. Mendatako gaztetxoek, 8 eta 17 urte bitartekoek, topera gozatuko dabe Bilboko Lasergunera egingo den bisitan. Euskadiko laser jokuen gunerik handiena duen aisialdi zentroa da Bilbokoa. Txaleko eta laser pistolagaz, Mendatako neska-mutilek etorkizuneko mundu baten sartzeko aukera izango dabe, kea, musika eta efektu bereziez betetako labirintoan. Gune zarratu baten paintball praktikatzean datza esperientzia hau, inongo arriskurik gabe. Irteera Elexaldetik egingoda autobusez, goizeko 10:00etan, eta 16:00etan izango da buelta. Udalak diruz lagunduko dau irteera hau, parte-hartzaileek bakarrik ordaindu beharko dabe 20€ eta jatekoa eraman. Beharrezkoa da 25-30 pertsonako taldea.
Urteari amaiera emoteko, barikuan, abenduaren 28an, Oliver Magoa, Liuva eta Evaren“Balio Magikoak” espektakulu familiarra eskeiniko da.  Hitzordua 18:00etan izango da Elizosten.  Magiaren ondoren gozokiak banatuko dira