Albisteak

 

Mendatako Zarrabenta auzoak bere jaiak ospatuko dauz urriak 5 eta 6an. Aurton ohiko Asto Probek 38. edizioa beteko dabe eta asteburu osoan zehar ospatuko dira.

Zarrabenta auzoko jaiak zapatuan, urriak 5, hasiko dira Asto Proben 38.edizinoagaz. Arratsaldeko 19:30etan hasiko da lehen saioa mendatako probalekuan. Bertan, Mendatako Imanol Erleagak, Bolibarko Zubibarrik eta Bermeoko Iker Legarretak hartuko dabe parte. Ondoren, 22:00etan makailau jana eskeiniko da eta 23:30etan erromeria "Esteibar eta Obieta" dantza taldeagaz. 

Domekan, urriak 6, ohikoa den zelai meza ospatuko da herriko koruak abestuta, eguerdiko 12:30etan. Ondoren, Ajangizko "Artxube" dantza taldeak ikuskizuna eskeiniko dau. Gainera, trikitilariek goiz osoa alaituko dabe.  Arratsaldean, asto probak jarraituko dira Mendatako Manuel Intxaustik, Errigoitiko Iñaki Erleagak, Bermeoko Egia-MañukoBentak eta Maume-Muxikako Maiora Elkarteak parte hartuz.

Sarien artean, lehenak 320 €, pentsu sakua, manta eta trofeoa irabaziko dau eta zazpigarren klasifikatuak 250€ ta pentsu sakua irabaziko dau. Herriko lehenak sari berezia izango dau.

Mendatako Udalak herritarrak eta bisitariak animatzen dauz auzo mendatar honen jai giroan parte hartzera.