Albisteak

 

Mendatako Udalak ekimen ugari antolatu ditu etxeko txikienek gabonetan gozatu eta ikas dezaten.

Olentzero arinago helduko da Mendatara aurten. Abenduaren 21ean arratsaldeko 17:30etatik aurrera, magia eta ilusioak herriko kaleak piztuko ditu, poztasuna eta urduritasuna umeen eta nagusien artean nabarituko da. 

Ekimenak abenduaren 26an jarraituko dute, zinema saio batekin, arrratsaldeko 16:30etan, Elizoste aretoan. Pasarte dibertigarriak erakutsiko dituen ikusentzunezko emanaldiaren ondoren, udalak txokolatada mundiala antolatu du, eguna ondo bukatzeko.

Abenduaren 27an, ostirala, gozogintza tailerra prestatu dute, Zarrabenta txokoan, gozoak eta gailetak egiten ikasteko aukera zabalduz. Bukaeran, umeek egindako gozoak dastatu ahal izango dituzte.

Zenbat ume gerturatuko diren jakiteko Idatze Etxera deitu eta izena ematea gomendatzen da.