Albisteak

 

Mendatako Udalak, solidaritateagaz eta beste kulturekiko errespetuagaz konprometitua, “Ipuinmundua: Ertamerika, maien aztarnak” izeneko programan parte hartzen dau, Busturialdeko Gizarte Zerbitzuetako Mankomunitateak antolatuta. Umeen aisialdirako gunea da hau, 4 eta 10 urte bitartekoei zuzendutako. Urtarrilaren 2,3, eta 4an egingo da eta dohainik izango da.

Programa honen helburua eskualdeko umeei, jolasen bidez, berain begirada beste errealitate batzuetara zabaltzeko aukera eskeintzea da. “Beste errealitate batzuk ezagutzeak geure neska-mutilek beste herrialdeak, beste ohiturak eta kulturekiko gizabidetsuak izateari laguntzen dau. Besteen kultura errespetatzeko, beste ohiturak, tradizioak eta herriak errespetatuz. Gabonak solidaritatea, empatia eta besteenganako errespetua lantzeko sasoi aproposa da.”, nabarmendu dau Mendatako Alkateak, Joseba Malleak.

Gabonetako oporraldian, urtarrilaren 2, 3 eta 4an, Mendatako neska-mutilek aisialdiko gune honetan parte hartzeko aukera izango dabe. Egunero landuko diren kontakizunek Ertamerikako kulturaren ateak zabalduko dabez. Parte-hartuko dabeen neska-mutilek antzerkiaren bitartez Maien “jeroglifikoak· idazten ikasiko dabe, “burritoak” sukaldatuko dabez, kazetariak izango dira Ertamerika ezagutzeko, tailer ezberdinak burutuko dabez edota Quetzalaren ibilbidea jarraituz gymkhanan parte hartuko dabe, besteak beste. 

Proiektua, Eusko Jaurlaritzako Familia Politikako eta Aniztasuneko Zuzendaritzak babestutakoa, 4 eta 10 urte bitarteko umeei dago zuzenduta. Arratsaldeko 16:30etatik 19:00etara izango da Elizoste Aretoan.
Izena emoteko azken eguna abenduaren 27a da, horretarako Idatze Etxean emon behar da izena (946257204).