Albisteak

 

Mendatako Udalak, Busturialdeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea eta Eusko Jaurlaritzagaz batera, "Asia:Gertuko Ekialdea" ekimena jarriko dau martxan, Asiako herrien kultura, ohiturak eta dibertsitatea herriko umeei hurbiltzeko.

Mendatako Elizoste eraikina izango da umeei zuzendutako kultur arteko ekintza programaren gunea, beraien begirada beste erreralitate batzuetara zabaltzeko. Afrika izan da aukeratutako kontinentea. 
Ekimena Aste Santuan eta Pasko-astean garatuko da, martitzen eta egueztenetan arratsaldez, apirilak 15,16, 22 eta 23an. Ordutegia 16:30etatik 19:00etara izango da.

Helburuak Busturialdeko haurrek Asiako herri eta kulturen jolasak ezagutu, izaera aktiboa eta metodologia parte-hartzailea erabiltzen duten ekintzak burutu, edota Busturialdeko haurrak errespetuan,  elkarbizitzan eta kulturen arteko harremanetan oinarriturik dagoen ibilbide jostagarria batean murgildu, besteak beste.

Neska-mutilek tailer ezberdinetan parte hartzeko aukera izango dabe, jokoaren bitartez Asiako herrien aberastasun kulturala ezagutuz. Beste aktibitateen artean, mendatako umeek itzalen antzerkiko tailerragaz gozatuko dabe, baita origami edo mandalak sortzeko tailerragaz be, kometak, abanikoak, tatuajeak jenagaz, eta "Ek jomba"  edo •"India Abki", Asiako jolasakez topera pasatuko dabe edo Bollywoodeko erritmora dantzatu.

Interesa duten gurasoek euren seme-alabak apirilak baino lehen apuntatu behar dabez Idatze Etxearen "dendan" edo 946257204 telefonoan.