Albisteak

 

Mendatako probalekuak hartuko dau datorren domekan, abenduaren 18an, Gizon Proben Euskadiko Txapelketaren lehenengo jardunaldia. Goizez, 12:00etan eta arratsaldez, 18:00etan. 

Mendatako Udalak, bere landa izaera jarraituz eta "baserri bizia"   eta bertoko ohiturak sustatzearen alde eginez, Gizon Proben Euskadiko Txapelketaren lehenengo jardunaldian kolaboratu dau. 

Abenduaren 18an izango da zita 12:00etan. Harri txikien mailan  Arrigorriagako Gorka Madariaga eta Gotzon Abasolo ibiliko dira norgehiagoka. Absolutu mailan, Kortezubiko Eneko Bilbao Erandioko Aitor de la Concepción-en aurka arituko da. Lehia arratsaldean jarraituko da, 18:00etan, Bermeoko Asier Alegria eta Bedaronako (Ea) Julen Iturraspe ibiliko dira norgehiagoka harri txikien mailan; absolutuan, Gernika-Lumoko Mikel Alzola, Erandioko Gorka de la Concepción, eta Barakaldoko Oskar Pérez lehiatuko dira, maila absolutuan.

Herri kirolak geure ohitura eta kulturaren parte dira. Babestu, gorde eta belaunaldi barriei transmititzeko antzinako usadioetan oinarritutako balioa da. Geure herriaren nortasuna iraunarazteko. Mendatan geure nortasunaren landa izaera mantentzearen alde egiten dogu", nabarmendu dau Joseba Malleak, Mendatako Alkateak.