Albisteak

 

Mendatako Udalak, Urremendi LGEko Gazteri Zerbitzuaren bitartez, urtarrilaren 2,3 eta 4an “Keep Calm” tailerra hartuko dau, eskualdeko gazteei zuzendutakoa. Gune honetan sexualitatea edota drogomenpekotasunaren inguruko aspektu ezberdinak jorratuko dabez gazteek.

Geure gazteak etorkizuna dira. Euren garapen personal orekatuak eta euren partaidetza ezinbestekoa da geure herrietako eboluzioan. Eurek izango dira eta etorkizuneak herriak gidatuko dabezenak. Horretagatik da garrantzitsua era honetako topaguneak antolatzea, balio pertsonalak lantzen direlako eta prestakuntza edota bakarkakoen jarduerak garrantzitsuak direlako gizarte “osasuntsu” eta ekintzaile bat eratzeko”, azaldu dau Mendatako Alkateak, Joseba Malleak.

12 eta 18 urte bitarteko gazteek afektibotasuna, berdintasuna, sexualitatea, adikzioak eta droga kontsumoaren inguruko aspektu ezberdinak jorratzea da asmoa. “Keep Calm” tailerra urtarrilaren 2, 3 eta 4an garatukoa da, 16:30etatik 18:30etara.  Besteak beste, gazteek sexuarekiko edota drogarekiko dauzkaten dudak jasoko dira, tailerreakn lantzeko. Gainera, drogen inguruko prebentzo saioak egingo dira eta sustantzia bako adikzioak landuko dira, jokoa eta mobila, kasuan kasu.