Albisteak

 

Mendatak Mikel Deunaren Jaiak ospatuko dauz irailaren 25etik 29era. Ohiko ekintzak, mus edo briska txapelketa honen kasu, Gizon Probekin bat egiten dabe, eta baita Ameriketan artzain ibilitako euskalduneei omentzeko wester jaialdiagaz be.

Mendatako Mikel Deunaren Jaiak datorren barikuan hasiko dira, irailaren 25ean, txopo jartzeagaz eta txupinazoagaz 19:00etan. Ondoren, Patata Tortilla Txapelketa izango da (19:30h.), horretarako parte hartzaileek aurretik emon behar dabe izena Idatze Etxean. Irabazleak txapela eta txakolina eskuratuko dau, bigarrenak bertoko produktuen otzaratxoa eta hirugarrenak txakolina. Ondoren, Mus txapelketa jokatuko da (20:00h.) lau bikoterik onenentzako sariekaz (1º 150€ eta txapela, 2º 100€, 3º 75€ y 4º 50€). Gabaz, 22:00etan, mendatarrek Gazteleku fanfarriagaz gozatzeko aukera izango dabe.

Jai hauen barne, aurton Ameriketan artzain ibilitako euskalduneei omenaldia egiteko jai eguna ospatuko dau Mendatak, irailaren 26an.  "Euskaldunak Ameriketan Artzain" izeneko jardunaldiaren programa 12:00etan hasiko da, amerikar estiloko karabana bategaz. "Caravan to the far west"-eam Mendatarrek parte hartuko dabe garai hartako pertsonaiaz jantzita. Karabana Elexalde auzotik irtengo da Mendaturi auzora joateko.
Bidean, Kupela Taldeak animatuko dau trikiarekin auzo bien arteko tartea.
Ondoren, Mendaturiko bolatokian Ameriketara artzain lanetan doan gazteari agurra antzeztuko da. Gontzal Mendibil euskal kantariak abestuko dau publikoaren gozamenerako.
Elexalderako bidean karrokanpoa egon da ardien artean bertsotan arituz.
14:00etan lertxun zuria landatuko da. Zuhaitz honen enborretan euskal artzainek labainaz mezuak eta irudiak lantzen ebezelako... bakardadean. Hortik sortzen da lertxun zuria landatzearen ideia eta honen ondoan monolito txiki bat ezarriko da esanez: “Mendatako herriak Ameriketan artzain ibilitakoari”.
Bazkal aurretik, gorputza astintzeko momentua izango da "Country dance"-egaz. Herri bazkaria 15:00etan izango da. 17:30etan "Mendata rodeo western noon" egingo da, Julian Iantzik aurkeztuta.  Jai eguna amaitzeko 20:30etan erromeria eskeinko da Kupela taldearen eskutik. Ondoren, gaua luzatzeko pintxoak eskeiniko dira frontoian (22:00h.).

 

Domekan, irailaren 27an, Meza Santua ospatuko da Mikel Deunaren eleiz parrokian, herriko koruak abestuta (12:00h.). Ordu bat beranduago, herri kirolen zaletuek hitzordua dute Isuntza Arraun elkarte lekittarra eta Etorbarri Mendexako gazte taldearen probalariekaz. Gizon proben espektakulua izango da nagusi. Gainera, 17:30etatik aurrera, puzgarriak jarriko dira eta txokolatea txurroekin egongo da ume eta nagusientzat.

Martitzenean, irailaren 29, Mikel Deunaren egunaz, Meza ospatuko da, herriko koruak abestuta 12:00etan. Jarraian, makailau jana. Arratsaldean, eta 2015eko Mikel Deunaren jaiak amaitzeko, Briska Txapelketa jokatukoa da. Sariak honakoak izango dira: 120€ eta txapela lehen bikotearentzat, 80€ bigarrenentzat, 60€ hirugarren eta 40€ laugarren bikotearentzat. 

Asto Proben 40. edizinoa Zarrabentan
Urriaren 3 eta 4an, Mendatako Zarrabenta auzoak jaiak ospatuko dauz. Zapatuan hasiko dira jaiak Asto Proben 40.edizinoagaz. Arratsaldeko 19:30etan hasiko da lehen saioa mendatako probalekuan. Bertan, Iñaki Erleagak (Errigoiti), Iñigo Landaluzek (Leioa) eta Manuel Intxaustik (Mendata) hartuko dabe parte. Ondoren, 22:00etan makailau jana eskeiniko da eta 23:30etan erromeria "Esteibar eta Obieta" dantza taldeagaz. 

Domekan, urriaren 4a, ohikoa den zelai meza ospatuko da herriko koruak abestuta, eguerdiko 12:30etan. Ondoren, Ajangizko "Artxube" dantza taldeak ikuskizuna eskeiniko dau. Gainera, trikitilariek egun osoa alaituko dabe.  Arratsaldean, asto probak jarraituko dira Asier Alegriak (Bermeo), Maiora Elkarteak (Maume) eta Salvador Erleagak (Arratzu) parte hartuz.

Sarien artean, lehenak 300 €, pentsu sakua, manta eta trofeoa irabaziko dau eta seigarren klasifikatuak 250€ ta pentsu sakua irabaziko dau. Herriko lehenak sari berezia izango dau.