Albisteak

 

Datorren domekan, ekainaren 23an, Mendatako Udalak udari ongi etorria emongo deutso San Juan bezperako sardinada herrikoiagaz eta San Juan suagaz. Hitzordua Elexalden izango da 19:30etan.

Elexalden piztuko da San Juan bezperako sua. Umeek, gurasoek, aiton-amonek...denek parte hartuko dabe eta suaren inguruan batuko dira. Ohituragaz jarraitzeko, San Juan suagaz batera, sardinada herrikoia egingo da. Ez da faltako giro ona gau magiko honetan.

 "Geure ohituraz gozatzea hauek kontserbatzeko modurik onena da. Mendatan herriko tradizioak bizi egiten doguz eta guztion artean egiten dogu. Lagun artean zein familia artean, herriko txikitxoenak eta nagusienak, guztiok ospatzen doguz une handiak eta San Juan bezperako gau magikoa hoietako bat da”, azaldu dau Joseba Malleak, Mendatako Alkateak.