Albisteak

 

Mendatako udalak ekainaren 23, 24 eta 25erako ekintza ezberdinak antolatu dauz San Juan jaia ospatzeko. Udari ongi etorria emoteko sardinada mundiala eta San Juan sua egingo dira Marmizen eta Lamikiz auzoan ohiko San Juan jaia baselizaren inguruan.

San Juan bezpera ospatuko da barikuan,ekainaren 23an, Marmizen. Aurton auzo honetan piztuko da San Juan bezperako sua. Hitzordua 19:30etan izango da. Umeek, gurasoek, aiton-amonek...denek parte hartzea da helburua, ohiturekaz jarraitzeko. Suagaz batera, sardinada mundiala egingo da. Ez da faltako giro ona gau magiko honetan. "Urteko gaurik labur hontaz gozatzea herritarren arteko harremanak sendotzeko aukera ona da, suaren inguruan berba egin eta kontuak kontatzeko aukera ona. Herriko tradizioa mantentzeko eta belaunaldi barriei hauek hurbiltzeko era egokia da.", azaldu dau Joseba Malleak, Mendatako Alkateak.

Domekan, ekainaren25ean, San Juan jaia ospatuko da Lamikiz auzoan. Jaia San Juan baselizaren inguruan izango da. Bertan meza ospatuko da herriko koruak aberastuta12:00etan. Tradizioari jarraituaz, egun horretan, Elexalden eta Albizen ez da mezarik egongo. Alboka, triki eta pandero hirukoteak alaituko dau giroak. Musikaz gain, gastronomia be izango da, pintxoak eta edaria egongo da. Bertsolariak eta Ariatzako Otxoteak abestuko dabe.