Albisteak

 

Domekan, irailaren 13a, Mendatak lehen sektoreagaz duen konpromisoa berretsiko dau bere ohiko Nekazal Azokaren 19.edizinoan.  Bereziki hegaztiei zuzendutako azoka honetan, bisitariek eta herritarrek Bizkaiko nekazal panoramaren onenenaz gozatu ahal izango dabe Euskal Oiloen ohiko erakusketan. Eguerdian probalekuan ospatuko dan Idi proben desafioa emozioa gehituko deutso azokari.

Mendatako Nekazal Azoka, Euskal Oiloen erakusketa barne, nekazal merkatuetan erreferentziazko da. Azoka honek baserritar giroa eskeintzen dau bete-betean. Azoka Mendatak irailan zehar duen aktbitate egitarau biziaren barne dago, herritarren lana eta laguntzari esker.

Baserritar giroa nagusi izango da Mendatan goizeko 9:00etatik aurrera. Azokan 30 postu batuko dira, nekazal produktu eta makineria, artisautza eta hegaztien salmentarako stand-ak. Euskal Oiloen tokiko produktoreak izango dira bertan, dauden bost arrazak erakutsiz: Oilo Zilarrak, Lepasoilak, Marradunak, Beltzak eta Gorriak. Guztira, 100 kaiola eta hainbeste hegaztientzako zabal-guneak. 

Hitzorduari emozioa gehitzeko, eguerdian (12:30h.), Mendatako probalekuan idi proba desafioa hartuko dau, Iturbe Anaiak-en idi uztarria eta Lumoko Juan Mª Ordorikaren idi uztarria.

Txarria burduntzian ez da faltako. Azokara hurbiltzen den jendea gogoz hartzen du txarri-pintxoa. Txarria erretzen jarriko da zapatu gauen eta domekan 12:15-etatik aurrera dastatu ahal izango da.

Azokaren eskaintza oraindik zabalagoa da: ardi eta ahuntz gaztaia, patea, eztia, kontserbak, txakolina, ogia, talo eta txorizoa, euskal pastela edota herriko Mendi Martxaren kamisetak saltzeko postua.