Albisteak

 

Mendatak Mikel Deunaren Jaiak ospatuko dauz irailaren 26tik 29era. Beste urte batez, ohiko Euskal Ezkontza ospatuko da, zapatuan, irailak 27. Herritarrek antzestutako euskal ezkontza tradizional honetan mendatarrek urtero parte hartzen dabe. Herri kirolak be izango dira protagonistak jaietan, Inaxio Perurena harrijasotzailea eta Ugaitz Mugertza aizkolarien saioagaz.

Mendatako Mikel Deunaren Jaiak datorren barikuan hasiko dira, irailak 26, txopo jartzeagaz eta txupinazoagaz 19:30etan. Ondoren, Mus txapelketa jokatuko da (20:00h.) lau bikoterik onenentzako sariekaz (1º 200€ eta txapela, 2º 150€, 3º 100€ y 4º 50€). Gabaz, 22:00etan, mendatarrek herrian zehar egingo den trikipoteoagaz gozatzeko aukera izango dabe.

Ohiturari jarraituaz, Mendatak Euskal Ezkontza ospatuko dau. Zapatuan, irailak 27, Mendatarrek, garaiko pertsonaiez jantziak: ezkongaiak, abadea, karteroa...antzinan ezkontzatan egiten zen bezala, lagunduko dabe bikotea Elexaldetik Mendaturirantza trikitilariekin goizeko 11:30etan. Bolatokian, lehenagoko baserriaren inguruan, herriko bikote batek bere ezkontza ospakizunaren planta egingo dau. 

Elexaldera bueltatuz Euskal Ezkontzaren ospakizunarekin jarraituko dabe. 15:00etan ohiko herri bazkaria ospatuko da frontoian. Parte-hartzaileentzako sorpresa asko , opari zozketa eta ume eta gurasoak parte hartzeko lehenagoko jokoak egongo dira(18:30h.). Herri bazkarian parte hartzeko interesatuek tiketak erosteko aukera izango dabe Artape Jatetxean edo Idatze Etxean irailak 25a baino lehen. Gainera,karibera hurbiltzeko saio sorpresa ere eskeiniko da eta herri bazkarian parte hartu dutenen artean karta jokoa egongo da frontoian. 

Gauean, jaiagaz jarraituaz, erromeria mundiala egongo da Iker Allur eta Unai Narbaizagaz. Jai eguna borobiltzeko pintxoak eskeiniko dira frontoian (23:00h.).

Domekan, irailak 28, Meza Santua ospatuko da Mikel Deunaren eleiz parrokian, herriko koruak abestuta(12:00h.). Ordu bat beranduago, herri kirolen zaletuek hitzordua dute Inaxio Perurena harrijasotzaileak eta Ugaitz Mugertza aizkolariak eskeiniko dabeen sasio bikainagaz. Gainera, 17:30etatik aurrera, puzgarriak jarriko dira eta txokolatea txurroekin egongo da ume eta nagusientzat.

Astelehenean, irailak 29, Mikel Deunaren egunaz,, Meza ospatuko da, herriko koruak abestuta 12:00etan. Jarraian, makailau jana. Arratsaldean, eta Mikel Deunaren jaiak amaitzeko, Briska Txapelketa jokatukoa da. Sariak honakoak izango dira: 190€ eta txapela lehen bikotearentzat, 140€ bigarrenentzat, 90€ hirugarren eta 40€ laugarren bikotearentzat.