Albisteak

 

Mendatako Udalak zapatu honetarako, abenduaren 6a, ardo beltzak eta zurien barietate ezberdinak dastatzeko aukera eskeiniko dau. Dastaketa Muxikako Jon Andoni Rementeria Sumillier ospetsuaren eskutik izango da.

Datorren zapatuan, abenduaren 6a, mendatarrek ardo beltzak eta zurien selekzio bat dastatzeko aukera eta ardo ezberdinen ezaugarriak bereizten ikasteko aukera izango dabe.

19:00etan Artape Tabernan Ardo beltzak eta zurien dastaketa hasiko da, Jon Andoni Rementeria sumillierrak zuzenduta. Bertaratutakoek ardo berezi ezberdinak dastatzeko aukera izango dabe: Rias Baixas-eko Albariñoa den "2amigos" ardo zuria, Alacanteko "Paquito chocolatero", Gaztela eta Leoneko  "Imperio" eta Portugaleko "Seis Quintas" ardo beltzak, eta Frantzako Loira aldeko "Grandin" ardo aparduna.

Dastaketaren ondoren, kopa beltzak erabiliz zozketa egingo da, dastaketan zein ardo izan den asmatu dutenen artean. Amaitzeko pintxoak eskeiniko dira.