Albisteak

 

Domekan, abenduaren 18an, Mendatak Urdaibaiko txakolin ezberdinen dastaketa bat hartuko dau. Hitzordua Artape Tabernan izango da eta dastaketan parte hartzeko aurretiaz batu behar dira tiketak. Hauek hartzeko azken eguna abenduaren 15a izango da Idatze Etxean edota Artape Tabernan. Jarduera borobiltzeko txakolin ezberdinak barazkiekaz, makailaoagaz edota gaztakaz uztartuko dira.

Mendatako Udalak herriko landa izaera, baserritar bizimodua eta herriko produktuak sustatzearen alde egiten dau eta ildo honetan, jarduera enogastronomiko barri bat antolatu dau. Morgako Talleri upategiaren laguntzagaz txakoli dastaketa antolatu dau. Parte-hartzaileek Bitxia txakolinaren usain eta zapore osoz gozatzeko aukera izango dabe, baita upategi bardinaren beste marka batzuk be. Barazkiak, makailaoa eta gaztakaz uztartuko dira txakolin ezberdinak.

Zita hurrengo domekan izango da, abenduaren 18an, 13:00etan, Artape Tabernan. Baina interesatuek parte-hartzeko tiketa eskuratu beharko dabe aurretiaz. Horretarako, Idatze Etxera edota Artape Tabernara jo beharko dabe, abenduaren 15erarte, hau barne.

 “Mendatan geure herriko landa balioa sustatzen dogu eta bertoko produktuak bultzatzeko lan egiten dogu. Oraingoan, Urdaibaiko upategi baten kolaborazioa izan dogu jarduera enogastronomikoa antolatzeko. Honen bitartez herriko bizitza sozio-kulturala dinamizatuko dogu eta geure-geurea dan produktua sustatuko dogu be, txakolina", azaldu dau Mendatako Alkateak, Joseba Malleak.