Albisteak

 

Zarrabentako txokoak, Mendatako Udalaren laguntzarekin, Idiazabalgo Gazta Museoa bisitatzeko irteera antolatu du maiatzaren 8an, igandea. Parte hartzaileek Zeraingo sagardotegi batean bazkaltzeko aukera izango dute.

Irteera goizeko 9:00tan izango da Mendatako Zarrabenta auzotik, eta 10:30etarako geldialdia pentsatuta dago hamaiketakoa egiteko. 12:00etan irteerarako izena eman duten auzokideek Idiazabalgo Gazta Museo ospetsua bisitatuko dute. Bertan, gazta dastaketa izango da.

Bisita bukatzerakoan, bazkaria Gipuzkoako Zerain herriko Oiharte sagardotegian izango da eta bazkalostean bisitariek denbora librea izango dute herriaz gozatzeko. Printzipioz, autobusa 21:00-21:30etan Mendatara iritsiko da.

Irteeraren prezioa 40-45 eurokoa izango da, apuntatzen diren pertsona kopuruaren arabera. Prezioaren barruan udalak antolatutako autobusa, hamaiketakoa, museoaren sarrera eta bertako gazta dastaketa, eta sagardotegiko bazkaria sartuta daude. Interesatuek  izena eman behar dute txokoan bertan, Artapeko informazio puntuan, Idatze etxean edo Artape tabernan.