Albisteak

 

Domeka honetan, martxoaren 18a, Mendatak "Bertsolaritzen" idatzizko bertso txapelketa ospatuko dau, aurton 21 urte ospatuz. Txapelketa honetako lehenengo kanporaketan ia 400 neska-mutilek parte hartu dabe. Mendatako jardunaldian Busturialdea, Zornotza eta Munitibarreko 11 eta 18 urte bitateko ehundik gora gazteek parte hartuko dabe.

"Geure kulturaren etorkizuna neska-mutilak inplikatzeagaz lotuta dago. Gaztetxuek kulturaren partaide egin eta maitatzen ikastea. Lehiaketa honegaz, irudimenagaz olgau, ondo pasatzen dabe eta euskera landu egiten dabe”, nabarmendu dau Mendatako Alkateak, Joseba Malleak.
 
 “Oilargane Mendatako Kirolzaleak” antolatuta eta Mendatako Udalaren laguntzagaz, "Bertsolaritzen" bertso idatzien txapelketa honek beste urte batez, bertso munduan hasteko aukera eskeintzen deutse eskualdeko eta inguruko gazteei.

Txapelketa goizeko 10:30etan hasiko da eta hiru kategoriatan egongo da banatuta. A kategorian 12 urte bete barik daukiezen neska mutilek parte hartuko dabe, B kategorian 12-13-14 urte daukiezanak eta D kategorian 15 urtetik 18 urtera bitartekoak.
Antolakuntzak bertan parte hartzera eta aurreko kanporaketetan parte hartu ez badabe be neska-mutilek Mendatara hurbiltzera animatzen dau.
Bertsolariek ordu bete izango dabe bertso idatziak aurkezteko, kategoriaren araberakoak. Horrela, A kategorian bi kopla landu beharko dabez, B kategorian bertso bi eta D kategorian hiru bertso.

Sari banaketa 13:30etan aurreikusten da eta kategoria bakoitzeko irabazleek txapela eta garaikurra jasoko dabe, bigarren sailkatuek garaikurra. Neska-mutilak animatzeko partaideen aipamen bereziak be egingo dira. Partaide guztien artean zozketa bat burutuko da. Bokadilloa eta freskagarriak eskeiniko jake be.

Antolakuntzatik autobusa prestatu da gazteak Mendatara hurbitlzeko, Gernika-Lumoko geltokiatik irtengo da goizeko 10:00etan. Txapelketaren amaieran Gernika-Lumora bueltatuko da.