Albisteak

 

Datorren zapatuan, irailaren 26an, "Euskal Jaiaren" barne, Mendatak Ameriketan artzain ibilitako euskalduneei omentzeko jai eguna ospatuko dau. Euren esfortzua eskertzeko, euren lana gizartean duen errekonozimendua indartzeko, eta euren omenezko jai eguna ospatzeko, Mendata far west apartekoan bilakatuko da, dibertsio eta omenaldiko ekitaldi ezberdinekaz. 

Mendatako herriak Ameriketan artzain ibilitako euskalduneei omenaldia eskeiniko deutse. Mendatak omenaldia egingo deutse etxea utzi eta Ameriketara artzain joan zirenei. Batzuk Euskal Herrira bueltatu ziren eta beste batzuk bertan geratu ziren-Estatu Batuetan edota Argentinan..- euskal komunitatea osatuz. Ameriketan geratu zirenak eta Euskal Herrira bueltatzea erabaki zutenak izango dira protagonistak Mendatako herriak egingo duen omenaldian.
"Mendatako herriak aurrera begiratzen du baina herritar guztiak hartzen doguz kontutan, hemen bizi direnak eta baita euren etxeak eta familiak utzi eta oparotasuna bilatzeko kanpora joan zirenak be.  Mendatar asko euskal diasporaren parte dira eta omenaldi xume hau egin gura deutsegu, euren sustraiak mantendu dabezelako hurrun egon arren, geure hizkuntza eta geure kulturaren aparteko enbaxadoreak dira.", nabarmendu dau Mendatako Alkateak, Joseba Malleak. 

"Euskaldunak Ameriketan Artzain" izeneko jardunaldiaren programa 12:00etan hasiko da, amerikar estiloko karabana bategaz. "Caravan to the far west"-eam Mendatarrek parte hartuko dabe garai hartako pertsonaiaz jantzita. Karabana Elexalde auzotik irtengo da Mendaturi auzora joateko.
Bidean, Kupela Taldeak animatuko dau trikiarekin auzo bien arteko tartea.
Ondoren, Mendaturiko bolatokian Ameriketara artzain lanetan doan gazteari agurra antzeztuko da. Gontzal Mendibil euskal kantariak abestuko dau publikoaren gozamenerako.
Elexalderako bidean karrokanpoa egon da ardien artean bertsotan arituz.
14:00etan lertxun zuria landatuko da. Zuhaitz honen enborretan euskal artzainek labainaz mezuak eta irudiak lantzen ebezelako... bakardadean. Hortik sortzen da lertxun zuria landatzearen ideia eta honen ondoan monolito txiki bat ezarriko da esanez: “Mendatako herriak Ameriketan artzain ibilitakoari”.
Bazkal aurretik, gorputza astintzeko momentua izango da "Country dance"-egaz. Herri bazkaria 15:00etan izango da. 17:30etan "Mendata rodeo western noon" egingo da, Julian Iantzik aurkeztuta.  Jai eguna amaitzeko 20:30etan erromeria eskeinko da Kupela taldearen eskutik.