Albisteak

 

Datorren zapatuan, irailak 22, Mendatako probalekuak Busturialdeko Herrien Arteko Sokatira Txapelketaren saioa hartuko dau. Bertan, Arratzu, Foru, Murueta, Mendata, Bermeo eta Nabarnizko tiratzaileek parte hartuko dabe eguerdiko 12:30etatik aurrera. Giroa ona eta espektakulua bermatuta dago.

Mikel Deunaren jaien bezperan eta bere Euskal Jaiaren aurretik (hauek iraileko azken asteburuan ospatzen dira), zapatu honetan, irailak 22, Mendatak Busturialdeko Herrien Arteko Sokatira Txapelketa 2012ko saioa hartuko dau. Kirol norgehiagoka honek arrakasta handia du herritarren artean, giroa ezinhobea da. Parte hartzen dabeen herrien jaietan ospatzen dira topaketak, Arratzu, Kortezubi, Foru, Bermeo, Nabarniz, Mendata eta Murueta.

Mendatan ospatuko den saioa, eguerdiko 12:30etan hasiko da, herriko probalekuan. Horretarako, tiratzaileak 11:30etan bertaratu beharko dira pisaketa egiteko. Busturialdeko zaleek galduezineko hitzordua dute beraz, giro ona ez da faltako.

Txapelketa honen helburu nagusa ohitura eta espektakulua batzea da eta bide batez, herrien harteko harremanak indartzea, eskualdean sokatira berreskuratzeko.