Albisteak

 

Datorren urtarrilak 4,5,6 eta 8an Mendatak bere ohiko Erregenetako Asto Proben edizio barri bat hartuko dau. Herri kirol erakustaldi hau, "Oilargane Mendatako Kirolzaleak" eta Mendatako Udalak antolatuta, Mendatan ospatzen da orain 46 urte eta Bizkaiko zaletuak batzen dauz. 

Busturialdean Mendata da asto proben zaletasun gehien duen herria da.  1960tik ospatzen dira "Erregenetako Asto Probak" Mendatan. Aurton, orain gutxi hil dan Enrike Aranas mendatarrari eskeiniko deutse omenaldia herrian. Mendatar honek proba hauek herrian hasi zirenetik parte hartu dau. Gainera, herri kirol zale sutsua izan zen, herriko ekintza ezberdinetan parte hartuz.

Mendatako "Erregenetako Asto Probak", aurton 595kiloko harri barri estreinatuko dabe, datorren barikuan, urtarrilak 4ean hasiko dira, gaueko 21:00etan. Mendatako probalekuan Maiora Elkarteko (Maume), Iñaki Erleagako (Errigoiti) eta Landaluzeko (Leioa) astoak arituko dira norgehiagoka.

Zapatuan, urtarrilak 5, asto probak 18:00etan ospatuko dira Bittorio Zelaia (Eibar), Asier Garate (Azkoiti), Karmelo Ibarluzea (Etxebarria) eta Irazola (Mallabia) probalariekaz. 

Domekan, urtarrilak 6, Errege eguna, Aitor de la Concepción (Erandio), Egia (Mañu) eta Alegriaren (Bermeo) animaliek parte hartuko dabe.

Asto probak martitzenean bukatuko dira, urtarrilak 8, gaueko 21:00etan. Bertan Julen Uranga (Eibar), Saatzibar (Etxebarri), Iker Legarreta (Bermeo) eta Ugalderen (Mañu) astoak arituko dira.