Albisteak

 

Mendatak San Juan jaia ospatuko dau datorren domekan, ekainak 23. Jai giroa Lamikiz auzoko San Juan baselizaren inguruan izango da.

Mendatarrak datorren domekan, San Juan bezperan, Santuaren omenezko bazelizan batuko dira Lamikiz auzoan. Mendatako Udalak prestatutako egitarauan barne Meza Santua ospatuko da baselizan herriko koroak abestuta. Egun horretan ez da egongo mezarik Elexalden ezta Albizen bez.
Meza ostean, alboka, triki eta panderoen soinuek giroa alaituko dabe. Pintxoak eta edaria eskeiniko da.
Bertsolariak be egongo dira eta Ariatzako Otxoteak abestuko dau.

Gainera, ohiturari jarraituaz, Mendatak San Juan bezpera ospatuko dau Elexalden ohiko sua eginez. Hitzordua 19:30etan izango da eta sua egin ondoren sardinada herrikoia ospatuko da.

Mendatako Udalak herritarrak herriko ohiturei lotuta dauden ospakizun bietan parte hartzera animatzen dauz.