Albisteak

 

Mendatak Mikel Deunaren Jaiak ospatuko dauz irailaren 27tik 30era. Beste urte batez, ohiko Euskal Ezkontza ospatuko da, zapatuan, irailak 28, Euskal Jaiaren barne. Herritarrek antzestutako euskal ezkontza tradizional honetan mendatarrek urtero parte hartzen dabe.

Mendatako Mikel Deunaren Jaiak 2013 datorren barikuan hasiko dira, irailak 27, txopo jartzeagaz eta txupinazoagaz 19:30etan. Ondoren, Mus txapelketa jokatuko da (20:00h.) lu bikoterik onenentzako sariekaz (1º 200€ eta txapela, 2º 150€, 3º 100€ y 4º 50€). Geroago, (21:00h.) makailao dastaketa eskeiniko da dantzaldirako indarrak hartzeko. Gabas, 22:00etan, dantza egiteko aukera izango da Mirari Azkune eta Aintzane Agirrebeñak eskeinitako erromerian. 

Ohiturari jarraituaz, Mendatak Euskal Ezkontza ospatuko dau bere Euskal Jaian. Zapatuan, irailak 28, Mendatarrek, garaiko pertsonaiez jantziak: abadea, umezaina, ezkongaiak, epailea, karteroa... lagunduko dabe bikotea Elexaldetik danok Mendaturirantza trikitilariekin goizeko 11:30etan. Bolatokian, lehenagoko baserriaren inguruan, herriko bikote baten zilarrezko ezteien ospakizuna izango da. 

Elexaldera bueltatuz Euskal Ezkontzaren ospakizunarekin jarraituko dabe. 15:00etan ohiko herri bazkaria ospatuko da frontoian. Parte-hartzaileentzako sorpresa asko eta opari zozketa egongo da. Gainera, umeentzako Gorriti ta bere animaliak be egongo dira bertan. Herri bazkarian parte hartzeko interesatuek tiketak erosteko aukera izango dabe Artape Jatetxean edo Idatze Etxean irailak 26a baino lehen. Jai giroa alaituta egongo da egun guztian trikitixagaz. Gauean, jaiagaz jarraituaz, erromeria mundiala egongo da "Imuntzo eta Beloki"ren eskutik. Jai eguna borobiltzeko pintxoak eskeiniko dira frontoian (23:00h.).

Domekan, irailak 29, Mikel Deunaren egunaz, Meza Santua ospatuko da Mikel Deunaren eleiz parrokian, herriko koruak abestuta(12:00h.). Ordu bat beranduago, herriko umeek herri kirolen saioan parte hartzeko aukera izango dabe.  Gainera, 17:30etatik aurrera, puzgarriak jarriko dira eta txokolatea txurroekin egongo da ume eta nagusientzat.

Astelehenean, irailak 30, arimen aldeko Meza ospatuko da, herriko koruak abestuta 13:00etan. Jarraian, poteoa eta pintxoak. Arratsaldean, eta Mikel Deunaren jaiak amaitzeko, Briska Txapelketa jokatukoa da. Sariak honakoak izango dira: 190€ eta txapela lehen bikotearentzat, 140€ bigarrenentzat, 90€ hirugarren eta 40€ laugarren bikotearentzat.