Albisteak

 

Datorren domekan, uztailak 1, Mendatako Udalak  Zarrabenta auzoko probaleku barriztua inauguratuko dau. Probalekua idi gazteen lehen pazaratze ikusgarriarekin estreinatuko da, San Pedro jaien barne.

Zarrabentako auzoa, Montalban Dorre historikoatik hurbil (XVI.m), berregituratze prozesua bizi du Mendatako Udalaren eskutik. 

Gune hau bizibarritzeko asmoz eta zerbitzu barriak ezartzeko helburuagaz, Udalak lehen fase baten karrajua eta probalekua barriztu dau. Holanik, probak burutu ahalko dabez eta bide batez, denbora librerako eskaintzea haunditu.

Inaugurazio ekitaldia domekan, uztailak 1, ospatuko da eta bertan Arrietako Madariaga Anaien eta Paresiko (Busturia) Iturbe Anaien idi gazteen lehen pazaratzea izango da. Pisu librean eta 2000 kiloko harriarekin. Hitzordua 12:30etan izango da.