Albisteak

participantes en la carrera btt 

Domekan Mendatak "Mendata Extrem 2012" btt froga hartu zuen, aurton ibilbide barria ekarri duelarik, 55 eta 35 kilometro zorrotzez osatuta. 310 biker ausartek, bai Euskadiko Open Maratoiarako puntuagarri zen 2.frogako 77 partehartzaileek eta bai martxan apuntatutako 213 txirrindulariek, ondo baino hobeto disfrutatu ebeen.

Guztira mountain bike onenaren 58 km eta 1800 metroetako igoera izan ziren, eta 35 kilometroetako martxa egiteko aukera be egon zan.  Beste urte batez ezinbestekoa izan zen Mendatarren laguntza eta Gernika Off Road-eko kolaborazioa be, Mendatako Udala eta Ilunzar M.K.Ek antolatutako froga honetan.

Frogaren azken zatian euria agertu zen eta honek gogortu egin zuen Gernika eta Mendataren arteko azken igoera. Partehartzaileak zailtasun handiko baina edertasun bereziko guneetatik ibili ziren, antolakuntzak prestatutako ibilbidean. Hau Arrolako Kastroa bezalako leku berezietatik igaro zen.

Klasifikazioari dagokionez, elite kategorian Patxi Cia-k ez zuen errez izan eta Ekleylson Marques-ek (Racing Shox) bere ondoan mantendu zen azken kilometroetararte.  Alex Ordeñanak (Conor Saltoki) podiuma osotu eban.

Beste kategorietan, emakumeetan, Olatz Odriozolak (Conor Saltoki) irabazi zuen eta  Iñigo Garaioak (Racing Shox) Master 40-an, Nestor Gonzalez-ek (VC Hendayais) Master 30-ean, Asier Juanbeltzek (Conor Saltoki) Sub 23-an eta Jose A.Ficak (Mendiz Mendi) Master 50-ean.

Klasifikazio guztiak Txirrindularitzako Euskal Federazioaren web orrialdean: http://fvascicli.com/Publico/Torneos?Idtorneo=13.