Albisteak

 

Mendatako Udalak beste urte batez antolatu dau herriko umeentzako gaupasa asteburua datozen martxoak 22 eta 23rako.Umeek gaua herriko Idatze Etxean dagoen aterpetxean egingo dabe lo eta nagusitxoek Elizosten. Helburua jolasak, aisialdia eta esperientziak batzea da.

Udaberriagaz batera Mendatako umeek herriko aterpetxean igaro ahal izango dabe gaua, ludotekaren ondoan dagoen, Idatze Etxea eraikiniean. Hitzordua bihar, martxoak 22, barikuan izango da 19:00etatik aurrera. 20:30ak inguruan afaria izango dabe eta ondoren jolasak eta bideo emanaldiaz gozatzeko aukera izango dabe, besteak beste.

Lo egiteko 3-4 urtetik gorakoak izan behar dira umeak eta txikiagoak badira, gurasoren bat gera daiteke. Ume txikienak aterpetxean geratuko dira eta nagusitxoek Elizosten egingo dabe lo. Nahiz eta lotan geratu ez, herriko umeak afaltzen etor daiteke osteko jolasetan parte hartzeko. 

Zapatuan, martxoak 23, umeek Erreka Eguna ospatuko dabe. 10:00etatik aurrera ibilbide laburreko bidezirrorara joango dira oinez edota Elizosteko aretoan ekintzaren bat burutu. Eguraldi ona egin ezkero errekara joango dira umeak eta beharrezkoak izango dira uretarako botak.