Albisteak

 

Mendata datorren zapatuan, irailak 29, dotore-dotore jantziko da herriko Euskal Jaia ospatzeko. Herritarrek antzestutako Euskal Ezkontza da ospakizun nagusia. Mikel Deunaren jaien barne, domekan herri kirolen tartea izango da, zaldi proben norgehiagoka ospatuz.

Ohiturari jarraituaz, Mendatak Euskal Ezkontza ospatuko dau bere Euskal Jaian. Mendatarrek, garaiko pertsonaiez jantziak: abadea, umezaina, ezkongaiak, epailea, karteroa... lagunduko dabe bikotea Elexaldetik danok Mendaturirantza trikitilariekin goizeko 11:00etan. Bertan, astoa gurdiarekin egongo da umeentzako. Bolatokian, lehenagoko baserriaren inguruan, herriko bikote baten zilarrezko ezteien ospakizuna izango da. 

Elexalderantza buelta egin ondoren, Meza Santua ospatuko da Mikel Deunaren Eleizan, herriko koruak abestuta. Jarraian, bikotearen eskutik "txotx" ofiziala frontoian. Ostean, trikitilariek alaituko dabe herri bazkaria. Bazkal ostean sorpresa ugari eta oparien zozketa parte hartzaileen artean. Giro ona gauez iluntzean jarraituko da, erromeria mundialagaz.

Domekan, irailak 30, Mendatako Mikel Deunaren jaiek herri kirol saioa eskeiniko dabe. Bertan, Asier Abendibarrek (Zengoiti) eta Gernika Jatetxeak (Gernika-Lumo) parte hartuko dabe zaldi proben norgehoagokan Mendatako harriarekin, 850kilokoa. Hitzordua 13:00etan izango da.