Albisteak

Udalaren webgune berria 

Bizkaiko Foru Aldundiaren BiscayTIK proiektuan hilabeteetan gogor lan egin ondoren, Mendatako Udalak dagoeneko webgune berria dauka.

Gure udalerriaren irudi berrian oinarrituriko plataforma modernoa sortu da, intuiziozkoagoa, erabilgarriagoa eta eduki berriekin. Helburua gure herriko egoera argi eta azkar eskaintzea da, eta baita udal zerbitzuen, turismo eta kultur eskaintzaren, eta, azken finean, Mendatari buruz interesgarria izan daitekeen guztiaren berri ematea ere.

Webgunea, www.mendata.es helbidean ikusi daitekeela -orain arte bezalaxe-, ataletan banatuta dago eta gure udalerriaren informazio osoa biltzen du. Bertan nabarmentzekoak dira, udal elkarteen zerrenda, mapa interaktiboa eta informazio turistikoa.

Herritarren eskura daude jada ohiko 16 izapide eguneko 24 orduetan eta asteko 7 egunetan zehar. Izapideek, webgunearen bidez, udaletxeko ateak zabaltzen dituzte, bideratze telematikoa ahalbidetuz eta herritarren eta Administrazioaren arteko harremana estutuz. Mendatako biztanleek nahi duten leku eta momentuan egin ahal izango dituzte euren kudeaketak, denbora eta esfortzua aurreztuz eta, ondorioz, euren bizi-kalitatea hobetuz. Izapideak urrutitik egiteko aukera izateaz gain, pertsona bakoitzak bere izapideen egoera jakin ahal izango du edozein momentutan, horien historia ikusi ahal izango du eta, lehendik egindako ziurtagiri bat berriro behar izatekotan, agiria berriz inprimatzeko aukera emango zaio.

BiscayTIK proiektua Bizkaiko Foru Aldundiaren apustu handia da eta teknologia berrien bidez herritarren eta Administrazioaren arteko tartea txikitzea du helburu. Hori lortzeko, Mendatak aurrerapauso handia eman du jada udaletxeko aplikazioak eguneratuz.

Erabiltzaileen Arretarako Zentroa (EAZ)

Telefonoa: 900 840 250
Posta e.: info@biscaytik.eu