Albisteak

Aurkezpena 

Mendatako Udalak, Estatu mailako lehen goreneko eraginkortasun energetikoko (passivhaus) etxebizitza tasatuen promozioaren aitzindaria, publikoki aurkeztu dau herrian burutuko duen proiektu hau, bai profesional sektorea eta bai herritar zein publiko orokorraren aurrean. 

Mendatako passivhaus etxebizitza tasatuen proiektu barritzailea aurkezteko jardunaldia, profesionalei, erakundeei zein Mendatako bizilagunei, Busturialdeko herritarrei edota publiko orokorrari zuzenduta egon da. Helburua proiektua bere osotasunean ezagutzera ematea izan da, proiektu honek kalidadezko etxebitza eskeintzen baitau, ingurumenagaz errespetutsua, kontsumo energetiko oso baxukoa eta prezio onekoa.

Mendatako Udalak aurrezpen energetikoaren alde eta etxebizitza ekonomikoki eskuragarriaren alde egiten dau.  Helburu honegaz Passivhaus estandar zorrotzetan oinarritutako erabat eraginkorrak diren etxebizitza tasatuen lehen promozioaren eraikuntza proiektua garatzen dabil. 

Guztira 15 etxebizitza tasatuen eraikuntza aurreikusten da Passivhaus irizpideetan oinarrituta. Arkitektura jasangarriko alemandar estandar zorrotz honek, ondo zaindutako eraikuntza ebazpen zehatzak erabiliz energia kontsumo minimoa ziurtatzen dau, kalefakzio eskaera gutxituz.  Isolamendu handiak, beroa berreskuratzea bermatzen duen aireztapenak eta zubi termikorik gabeko diseinuak kalefakzio gastua zazpi biderrez murriztea bideratzen dabe (15kwh/m2 urtean, etxebizitza arrunt baten 100kwh/m2 urtean izanik) . 
 
Eraikuntza proiektua faseka burutuko da bost etxebizitza fase bakoitzeko. Promozioa kooperatiba erregimenean burutuko da eta babestutako etxebizitzen udal ordenantzako baldintzak betetzen dabezen pertsoneei zabalik dago.