Argitalpenak

Bitoriano Gandiaga 

Mendatako Orbelaun baserrian jaio zen olerkariaren omenez burutu zen 2001ean Mendi-Ibili Neurtua. Partaideek ibilbidean olerkariaren jaiotetxea ezagutu eta paisaiaz, kulturaz eta aberastasun arkitektonikoaz gozatu zuten.

Urte hartako argitalpena Bitoriano Gandiagaren gainekoa izan zen, bere lanaren birpasoa eta izaera agertzen ziren. Lagun askok hartu zuen parte liburuan bere lana, izaera eta naturarekiko sentsibilitatea goraipatu zituzten; izan ere, natura maite zuen.