Informazioa
Izapide honen bidez interesdunak Udalari ordainketak egiteko modu hobetsia eskatuko dio.
Ordainketa Nahierara erregimena zerbitzuaren bidez errolda bidezko zein aldizkako ordain-agiri guztiak banku-kontu bakar batean helbideratuz, lasaitasun osoz ordaindu daitezke udal zergak eta tasak, errekargu edo interesik gabe eta interesatuak aukeratzen duen epean (hilero, bi hilero, hiru hilero, sei hilero edo urtero).
Kalitatezko zerbitzua eta ondoren azalduko diren abantailak eskaintzen dizkio Udalak ordainketa-erregimen hori aukeratzen duen pertsona orori:
- Helbideratzea duen kontuan kargatu baino lehenago, neurrirako ordainketa-erregimenean dituzun zerga guztiak eta horien zenbatekoak, banku-helbideratzeak eta epeak azalduko zaizkizu postaz helduko zaizun dokumentu baten bidez.
- Konfidentzialtasuna: zure kontua ez da beste ezertarako erabiliko (trafiko edo TAO-ko isunak, etab.).
- Zure Neurrirako ordainketan egiten dituzun baja-eskaera, aldaketa eta alta-eskaera guztiak berehala eguneratzen dira eta itzulketaren bat badagokizu, zure kontuan sartuko dizugu zuk eskatu beharrik gabe.
- Zure ibilgailu eta higiezinak edozein unetan eskualdatu ditzakezu urteko ordain-agiria aurkeztu beharrik gabe, betiere, Ordainketa Nahierara zerbitzuan badaude.
Eta gainera, eragozpenak aurrezten ditu:
- Ordainketa-dataren inguruko kezkak.
- Banku-erakundeen leihatiletara beharrik gabe joan eta ilarak itxaron beharra.
- Epez kanpo ordaintzekotan aplikatu daitezkeen errekargu eta interesak.
Udalaren zergak eta tasak ordaindu behar dituen edozein pertsona fisikori zuzendua.
Dokumentazioa
Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:
Oharrak
Izapide hau hainbat kanalen bidez egin daiteke.
www.mendata.es webgunean bitarteko telematikoak erabiliz bidera dezakezu.
Barrio Elexalde, 1, 48382 Mendatan kokatutako udal bulegoetan ere bidera dezakezu. Bertan dagokion inprimakia bete eta «Dokumentazioa» fitxan eskatzen den dokumentuak aurkeztu beharko dira.
Zalantzarik badaukazu edo informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, deitu Mendata Udaleko telefono honetara: 94 625 47 22
Bideratze elektronikoko sistemari buruzko zalantzarik izatekotan, deitu 900 840 250 doako telefono zenbakira BiscayTIKeko Herritarrentzako Arreta Zentroarekin harremanetan jartzeko.