Errolda / egoitza-txartela

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Izapide honen bidez udalerriko errolda-txartela eska daiteke.Agiri honek izaera informatiboa dauka eta pertsona baten egoitza eta ohiko bizilekua adierazten ditu. Estatuko Administrazio Orokorreko eta bere Erakunde Publikoetako eta Komunitateko administrazio-prozeduretarako izapideetan, baldin eta zerbitzu hau badaukate, ez da dokumentu hori aurkeztu behar izango interesdunak dagokion Administrazioari erroldako bere bizilekua egiaztatzeko baimena ematen badio.

Dokumentazioa

  • Nortasun-agiria
  • Besteak

Legezko informazioa

• Urtarrilaren 10eko 4/1996 Legea, Toki Araubidearen Oinarriei buruzko 7/1985 Legea Udal Erroldari dagokionez aldatzen duena. • Toki Araubidearen Oinarriei buruzko apirilaren 2ko 7/1985 Legea. • Abenduaren 20ko 2612/1996 Errege Dekretua. Toki Erakundeen Biztanleria eta Lurralde Mugaketari buruzko Araudia aldatzen du. • Toki Erakundeen Biztanleria eta Lurralde Mugaketari buruzko Araudia (uztailaren 11ko 1690/1986 Errege Dekretua).• 4/2000 Lege Organikoa aldatzen duen azaroaren 20ko 14/2003 Lege Organikoa.

Oharrak

Izapide hau hainbat kanalen bidez egin daiteke.www.mendata.es webgunean bitarteko telematikoak erabiliz bidera dezakezu.Elexalde, 1 auzoan (Mendata) kokatutako udal bulegoetan ere bidera dezakezu. Bertan dagokion inprimakia bete eta «Dokumentazioa» fitxan eskatzen den dokumentuak aurkeztu beharko dira. Zalantzarik badaukazu edo informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, deitu Mendatako Udaleko telefono honetara: 946 254 722Bideratze elektronikoko sistemari buruzko zalantzarik izatekotan, deitu 900 840 250 doako telefono zenbakira BiscayTIKeko Herritarrentzako Arreta Zentroarekin harremanetan jartzeko.