Busturialdea-Urdaibai

Gernika-Bermeo edo Busturialdea eskualdea Bizkaiko iparmendebaldean kokatzen da; 20 udalerrik osatzen dute: Ajangiz, Arratzu, Bermeo, Forua, Gautegiz-Arteaga, Ibarrangelu, Kortezubi, Ere–o, Elantxobe, Ea, Morga, Mendata, Nabarniz, Muxika, Mundaka, Sukarrieta, Gernika-Lumo, Busturia, Murueta eta Errigoiti.

282 Km2 azalera du eta 45.000 inguru biztanle, %70 eskualdeko hiriguneetan biltzen delarik, Bermeon eta Gernika-Lumon hain zuzen, gainontzekoa sakabanatuta dago baserri guneetan. http://www.turismourdaibai.com.

Eskualde honetan URDAIBAI BIOSFERA ERRESERBA dugu, paisaia eta ekologia aniztasun, balore kultural eta kontserbazio mailagatik UNESCOk 1984an Biosfera Erreserba onartua. Espazio natural garrantzitsua da (220 km2); eskualdeko 19 udalerrik (Eak ez) eta mugakide dituen 3 udalerrik, Arrieta, Amorebieta-Etxano eta Munitibar Arbatzegi-Gerrikaitz osatzen dute.

Muga geografikoak Oka ibaiko arroaren banalerroak adierazten ditu.

  • Busturialdea Urdaibai