Jaiak

 
Zarrabentako ermita

Errosario Igandea edo Errepetizio igandea herriko jaien hurrengo asteburua izaten da. Bertoko dantzak, trikitixa, erromeria... giro beroa izaten da, gainera, egiten diren asto probek ikusmin handia sortzen dute Mendatan ez ezik eskualde osoan ere; hiru hamarkadatan burutu dira, alegia. Auzoari izena ematen dion gunean bertan dagoen Zarra-Berri Elkartearen lana ere aipagarria da.