Jaiak

 
Olabeko Pedro Deuna

Olabe auzoko jaiak dira eta Santuaren eguna ekainaren 29a bada ere, aste barruan egokituz gero, aurreko edo hurrengo asteburuan ospatzen da. Baselizaren inguruan batzen dira mendatarrak eta meza osteko txakolina lagunarteko giroan ezin hobea da.

Kondairak dioenez, Pedrogana Deunaren bihurgunean, Marmiz auzoko Urkitze baserritik hurbil, Pedro Deunaren izenpeko baseliza zegoen; horrexegatik, 2007tik hona Marmiz auzoan ospatzen hasi dira egun hori.