Kultur ondarea

 

Olabe auzoan Golako errekaren urak iragaiten dira, Erdi Aroan ola-industria emankor eta aberatsa izan zuen ibaiak, Olazarra, Olatxua eta Ororuaga izan ziren hiru burdinolak. Jarduera handiena XIII.mendetik XVIII.era izan zuten, batez ere, XVI.mendean euskal burdingintzaren ospearekin batera. XVIII. mendean gain behera etorri zen eta XIX.mendearen erdi aldera ez daude jardunean, ez Mendatakoak ezta alboko udalerrikoak Arbatzegi-Gerrikaitzekoak ere.