Alkatearen agurra

Mendatako alkate naizen aldetik, ongi-etorria eman nahi dizuet gure web orrira, mendatarron nahiz informazio teknologia berriei esker gure udalerriko eskaintza ezagutu nahi duzuenon zerbitzura sortu den komunikazio tresna eta zerbitzura, hain zuzen.

Ziur nago esperientzia ona izango dela guztiok Mendatara gertura zaitezten; Mendatarrontzako bereziki, hemendik aurrera udalarekin komunikazio sistema berri bat izango duzue eta, dagozkien ordezkari publikoekin. Aurrerapauso berri bat da, azken finean, udal administrazioa hiritarrei gerturatzeko dugun konpromisoa betetze aldera.

Errealitatera gerturatzeko Internetek ematen duen aukera aprobetxatzen duzuenoi, inguru natural pribilegiatuan dagoen herri zoragarria aurkezten dizuegu. Gastronomia aberatsa eta askotarikoaz gozatu ahal izango duzue, kultura eta festa eskaintza anitzaz, eta, batez ere, mendatarren adeitasunaz eta begikotasunaz, bisitariek egonaldi atsegina izan dezaten saiatzen direlako.

Harro nago Mendata mundura agertu delako, web orri honen bitartez; modu horretara, udalerri dinamikoa eta modernoa ezagutu ahal izango delako, elkartasun eta aukera berdintasunen bidetik egingo duelako aurrera, bere garapen propioarekin eta bere herritarren bizi baldintzak hobetzeko konpromisoarekin.

Sinadura

 

 

 

 

Joseba Mallea Lamikiz
Mendatako alkatea

Albisteak

RSS iturria ikusi
  • Iradokizunen postontzia
  • Eustat

Kontaktua

Mendatako Udala

Helbidea:
Barrio Elexalde, 1. E
48382 Mendata (Bizkaia)

Telefonoa: +34 94 625 47 22

Faxa: +34 94 625 65 04

Helbide elektronikoa: idazkaritza.mendata@bizkaia.org