Elkarteak

 
Baserria Landuz

Elkarte hau 90.hamarkadaren amaieran sortu zen herriko emakume talde baten ekimenez. Nekazal munduaren hobekuntzaren alde egiten dute lan, jarduerak sustatzen dituzte eta udal taldeak dinamizatu. Urtean zehar ume, gazte eta emakumeentzako jarduerak burutzen dituzte dinamizazioa bultzatu eta udalerriko taldeen artean harremanak sortzeko.