Elkarteak

 
Mendatako Kirolzaleak, Oilargane

Mendatan zaletasun handia dute herri kirolek, ez dago jairik edo ospakizunik asto, idi edo zaldi proba, txingaerute, sokatira, trontzalari, aizkolari, segaralari barik.

Horixe dela eta 1993n "Mendatako Kirolzaleak, Oilargane" elkartea sortu zen, tradizioak eta herri kirolekin loturiko kulturak bizirik iraun dezan, kontserbatzeko, sustatzeko eta indartzeko. Oilargane izena Madarieta mendiaren inguruko tontor baten izena da.